Web mapa
Hizkuntzak
Besterik

aza 10 - abe 1 2026

Asteartea

18:00 - 20:00

Casares K.E.

Ele bitan

Etxeko elektrizitatea eta erreminten erabilera orokorra CC BY SA Argia (Dani Blanco)

Etxeko elektrizitatea eta erreminten erabilerari buruz arituko da Amaia Sara Saenz Escribano, Ekialdeko Barrutiko Emakumeentzako Jabekuntza Eskolak antolatutako ikastaro labur honetan.

Etxeko elektrizitatea eta erreminten erabilera ikastea ez da soilik trebetasun teknikoak eskuratzea: autonomia, konfiantza eta ahalduntzea lantzeko bidea ere bada. 4 saioetan zehar, oinarrizko erremintak eta etxeko konponketak egiteko beharrezko ezagutzak praktikan jarriko dira, beldurrak eta aurreiritziak identifikatu eta horiei ikuspegi feministatik aurre eginez. 

Saioak: 

  • Azaroak 10, 17 eta 24
  • Abenduak 1

Izen-ematea:

  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
  • 623 307 159

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...

Albisteak

Albiste guztiak ikusi