Web mapa
Hizkuntzak
Musika

uzt 23 - uzt 24 2026

Osteguna, Ostirala

12:30 - 14:00

Fnac Gunea

Euskara / Haurrak

Entzuteko moduak, izakiak eta soinuak

Izen ematea

Sarrera librea edukiera bete arte.

Izaki guztiok modu berean entzuten dugu? Nola entzuten du suge batek belarririk ez badu? Zer entzuten du kilker batek, guk entzun ezin dugun zer?

Mundua modu harrigarri batean hautematen duten animalietan inspiratuta, musika entzuteko eta musikarekin egoteko modu desberdinak esploratuko ditugu. Bibrazioarekin eta soinuarekin esperimentatzen eta imajinatzen arituko gara jolasean, hodi, inbutu eta beste tresna batzuen bidez.

Txikijazzaren programazioaren barruan kokatzen da jarduera hau eta Yko Project (uztailak 23) eta Jazz for Children (uztailak 24) kontzertuekin batera egingo da.

Jarduera 15 minutuko txandatan banatuko da.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...

Albisteak

Albiste guztiak ikusi