Hizkuntzak
Dokumentalgintza Maria Elorza
Zinema dokumentala, ez-fikzioa, errealaren narratibak... Fikziotik haratago dauden lengoaiak oso anitzak dira eta sormenerako bide berri ugari zabaltzen dituzte. Ikastaroan hauetako batzuk esploratuko ditugu. Atzoko eta gaurko zinemagileen lanak aztertuz, eta nire esperientzia pertsonala partekatuz, zinema dokumentalaren muina ulertzen eta, batez ere, gure proiektuak sortzen jardungo dugu.
Programa
● Dokumentalaren historiaren eta generoen inguruko gainbegirada.
● Ideiaren sorrera eta horri ekiteko estrategiak.
● Dokumentalaren idazketa: gidoia eta eskaletaren papera.
● Filmatzeko metodologiak.
● Muntaketa: berridazketa prozesua.
● Filma bukatu dugu. Eta orain, zer?
Oharra: Apirilaren 27tik maiatzaren 8ra eta maiatzaren 18tik 22ra bitartean ez da klaserik egongo.
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...
Albisteak
- 2026-2027: irailaren 7tik aurrera, 620 ikastaro baino gehiagotan matrikulazioa 2026.07.07
- Ikastaroak 2025-2026: matrikulazio epea luzatu da urriaren 12ra arte 2025.10.06
- 2025-2026: irailaren 8tik aurrera, 600 ikastarotan matrikulatzeko aukera 2025.07.08
- Donostia Kulturak 2024ko memoria aurkeztu du 2025.02.19
