Hizkuntzak
Dibujo y pintura Prokulturako irakaslea
Proportzioak, koloreak eta adierazpen sortzailea ikastea. Marrazkia pinturaren oinarria da, figuraziotik abstrakziora. Artistak aukeratzen duen edozein formatan, argiak eta itzalak ahokatzeko eta ikusteko trazua eta gaitasuna izan beharko ditu artistak. Behin marrazki-oinarri bat eskuratuta, kolorera igaroko gara.
Programa:
• Materiala: material desberdinek eskaintzen dizkiguten aukerak aztertuko ditugu, hala nola grafitoa, ikatz-ziria, eta euskarri desberdinak.
• Irudia gure formatuan nola egokitzen den ikastea: nola neurtzen eta alderatzen ditugun proportzioak eta nola eramaten dugun gure euskarrira.
• Marrazteko baliabideak: espazio negatiboak, irudizko lerroak, bertikala eta horizontala marrazketako baliabide gisa.
• Kolorea: zirkulu kromatikoak, kolore hotz eta beroak, kolore osagarriak eta paleta hautsia.
• Marrazkiari eta koloreari buruz aurretik azaldutakoari aplikatutako ariketak.
• Proposamen pertsonalak: oinarrizko nozioak ikasi eta praktikatu ondoren, ikasleak bere gustuko zerbait proposatu ahal izango du irakaslearen laguntzarekin.
Nori zuzendua: Helduak
Ikasleak eraman beharreko materiala: Arkatzak, ikatza eta papera. Aukeratutako teknikaren araberako pinturak, pintzelak eta euskarria (ez dira beharrezkoak lehen hiruhilekoan).
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...
-
Arte plastikoak eta eskulanak
Papera, argazkiak eta loturak Nagore Legarreta
irailak 19
San Telmo Museoa
-
Arte plastikoak eta eskulanak
Encuadernación Prokulturako irakaslea
urriak 15 - maiatzak 13
Lugaritz K.E.
Albisteak
- 2026-2027: irailaren 7tik aurrera, 620 ikastaro baino gehiagotan matrikulazioa 2026.07.07
- Ikastaroak 2025-2026: matrikulazio epea luzatu da urriaren 12ra arte 2025.10.06
- 2025-2026: irailaren 8tik aurrera, 600 ikastarotan matrikulatzeko aukera 2025.07.08
- Donostia Kulturak 2024ko memoria aurkeztu du 2025.02.19
