Hizkuntzak
SGAE: cómo hacer un booking de un proyecto musical Amaia Ispizua
Iragandako ekitaldia
Streaminga
0 €
Gaztelania
Euskadiko SGAE Fundazioak, Lurralde Kontseiluaren bitartez, Booking-a egiteko buruzko SGAE: Curso de cómo hacer un booking de un proyecto musical ikastaro praktiko bat proposatzen du. Musika-proiektu baten Booking lanak egin eta aurrera eramateko orduan kontuan hartu beharreko funtsezko gaiak landuko dira, hala nola: kontzertuaren edo kontzertu-biraren helburuak eta / edo proiektuaren helburu den publikoa, horiek non programatu behar diren hautemateko, tokiko eszena ikertzeko eta ezagutzeko, branding-eko funtsezko elementuak, arte-marka eta sustapena Booking-aren ikuspegitik, aurrekontuen kudeaketa, kontratazioa eta abar.
Helburuak
Ikasleak musikako bookingaren oinarrizko lanetan murgiltzea, ildo horretan kontuan hartu beharreko gutxieneko elementuekin ohitzea eta gero irakasgai hori garatzen laguntzea.
Programa
● Sarrera eta definizioa.
● Helburuak.
● Kontzertuak/ Birak.
● Publikoak.
● Testuinguruak eta eszena.
● Brandinga eta marketina.
● Aurrekontuen kudeaketa.
● Kontratazioa.
● Zerikusia duten beste batzuk.
Ikasleak eraman beharreko materiala
Apunteak hartu nahi izanez gero, papera eta boligrafoa edo arkatza.
Oharra: Gutxieneko taldea osatuko balitz, streeming-ez gain ikastaroa aurrez-aurre jasotzeko aukera egongo da, irakaslearen presentziarekin.
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...
-
Zinema, bideoa eta argazkia
Zinemaren jatorria (II). Trikimailu ezinezkoa Harrobideo
urriak 24
Larrotxene K.E.
-
Musika
Ajustes de bajo y guitarra eléctrica con puente fijo Gorka Urra
urriak 26 - urriak 27
Egia K.E.
Albisteak
- Ikastaroak 2026-2027: matrikulazio epea luzatu da urriaren 4ra arte 2026.09.28
- 2026-2027: irailaren 7tik aurrera, 620 ikastaro baino gehiagotan matrikulazioa 2026.07.07
- Ikastaroak 2025-2026: matrikulazio epea luzatu da urriaren 12ra arte 2025.10.06
- 2025-2026: irailaren 8tik aurrera, 600 ikastarotan matrikulatzeko aukera 2025.07.08
