Web mapa
Hizkuntzak
Besterik

2026 azaroak 18

Asteazkena

17:30-20:30

Intxaurrondo K.E.

Ele bitan

Artistak ahalduntzeko zikloko partaideak: Myriam Miranda eta Nerea Kortabitarte

Artistak ahalduntzeko zikloak bi saioz osatuta egongo da; Myriam Miranda kultur kudeatzailea eta Nerea Kortabitarte kultur proiektuen komunikatzaileak gidatuko dituzte. Hausnarketa- eta elkarrizketa-jardunaldian hainbat gai jorratuko dira kultur proiektuen finantziazioa, komunikazioa eta marketinaren inguruan.

Nola finantziatu zure kultur proiektua?

Saio honetan kultur eta proiektu artistikoen finantziazioa ikuspegi, zabal, estrategiko eta jasangarri bat bezala azalduko da. Gaur egun, erakunde publikoek kaleratzen dituzten diru laguntzak aztertuko dira, printzipalki. Honetaz gain, arlo pribatuan sortzen diren finantziazio edo kolaborazio aukerak ere aztertuko dira.

Proiektu kulturalen komunikazio eraginkorra

Hain lehiakorra den sektore batean oso zaila egiten da, komunikazio aldetik, baten proposamena beste batena baino berriztatzaileago edo erakargarriago bezala aurkeztea. Zentzu honetan marketin eta komunikazio eraginkorra aplikatzeko erremintak izatea nahitaezkoa da, zure proiektuak ikusgarritasuna eta arrakasta izatea nahi baduzu. Formakuntza honetan egungo komunikazio motak eta publikoei egokitutako gomendioak eta edukiak landuko dira.

Jardunaldia Musikarik eta bere kolaboratzaileek antolatu dute: Kutxa Fundazioa, Gipuzkoako Foru Aldundia, SGAE, AIE (Artistas, interpretes o ejecutantes).

Informazio gehiago: Musikari

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...

Albisteak

Albiste guztiak ikusi