Web mapa
Hizkuntzak

Jardunaldiak azoaren 29tik abenduaren 2ra burutuko dira, eta argazkien kontserbazioari buruzko ikastaro bat eta hitzaldi bat izango dira, Laura Corvasí eta Pablo Ruizen eskutik. Ikastaroan izena emateko epea urriaren 24an irekiko da San Telmo Museoko webgunearen bitartez.

San Telmo Museoak eta Kutxa Fundazioak Argazkiak Kontserbatzeko II. Jardunaldiak antolatu dituzte

El vidrio en la fotografía: identificación y conservación izenburuarekin, beira gaineko argazki-objektu historikoen kontserbazioari buruzko zati teoriko eta praktiko batean sakonduko du ikastaroak. 18 ordukoa izango da, azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean eta 2an banatuta. Partehartzaileak bi lantaldetan banatuko dira eta azterketa-bilduma bat izango dute eskura. Gainera, azterketa edo esku-hartzea behar duten beren bildumetako piezak aurkeztu ahal izango dituzte partehartzaileek.

Laura Covarsik eta Pablo Ruizek koordinatu eta emango dute ikastaro hau San Telmo Museoan eta 120 € balio du. Izen-ematea museoaren webgunearen bidez izango da eta epea datorren astelehenean, urriak 24, irekiko da.

Ikastaroarekin batera, hitzaldi bat antolatu da, Historia y técnica de la fotografía, azaroaren 29an, 18:30ean, sarrera librea izango du aretoa bete arte. Bertan, Laura Covarsik eta Pablo Ruizek argazkigintzaren erabileren eta aplikazioen historia eta negatibo fotografikoen historia aztertuko dute.

PROGRAMA.