Web mapa
Hizkuntzak

Donostiako kultur etxeetako liburutegietan haurrentzako gune berezi bat dago. Gainera, Alde Zaharreko Fermin Calbeton kalean Haur Liburutegi Nagusia dago.

Haurrentzako Liburutegi Nagusia, Fermín Calbetón kalean.
Haurrentzako Liburutegi Nagusia, Fermín Calbetón kalean.

Haur-liburutegiek adin ezberdinetarako aukera ugari eskaintzen dute eta haurrentzako espazio bereiziak eskaintzen dituzte hauek gustura senti daitezen irakurtzen, etxeko lanak egiten, film bat ikusten edo ordenagailuan jolasten.

Liburutegiek album ilustratuen eta lehen irakurleentzako liburuen bilduma handi eta zaindua dute, bai eta dagoeneko irakurtzen dakitenentzako liburuak ere. Liburutegiek liburuak ere gomendatzen dituzte. Euskarazko eta gaztelaniazko liburuez gain, ingelesezko, frantsesezko eta beste hizkuntza batzuetako liburuak aurki daitezke, beste herrialde batzuetatik datozen familiei harrera egitera eta ikastera bideratuak. Hori guztia, Irakurketa Erraza bildumak ahaztu gabe, talde guztiei irakurketa errazteko.

Materiala maileguan hartzeaz gain, liburutegietan banaka edo taldeka irakurtzeko aukera dago: jolas-liburuak, bitxikerien liburuak, aldizkariak... Era berean, etxeko lanak egiteko guneak daude, erabilera ludikorako edo ikaskuntzarako ordenagailuak eta filmak ikusteko aukera.

Materiala maileguan hartzeko eta ordenagailu-zerbitzurako beharrezkoa da 14 urtetik beherakoentzako Donostia Kultura bazkide txartela izatea. Mailegu presentzialaz gain, mailegu digitalerako aukera ere ematen du. Bazkide egiteko 14 urtetik beherakoek arduradun edo tutore batek sinatutako inprimakia aurkeztu beharko dute.

Informazio gehiago