Web mapa
Hizkuntzak

Txasiss konpartsa 2004an sortu zen, Gatzaga konpartsa zaharraren jarduera itxi ondoren. Konpartsa hau lagun talde baten ahaleginarekin eta gogoarekin sortzen da.

 Txasiss konpartsaren emanaldia, 2022. urtea, Mimos gaia.
Txasiss konpartsaren emanaldia, 2022. urtea, Mimos gaia.
  • 115 parte-hartzaile
  • Konpartsaren gaia
    Les Lumière
  • Konpartsaren kategoria
    Ertaina

Comparsa Txasiss logoa

Palmaresa

  • 2009 - Konpartsa Ertainak - 1. Saria
  • 2010 - Konpartsa Ertainen Karrozak - 1. Saria
  • 2012 - Konpartsa Ertainak - 1. Saria
  • 2015 - Konpartsa Ertainen Karrozak - 1. Saria (Ex-Aequo Aitor Ikastola konpartsarekin)
  • 2016 - Konpartsa Ertainak - 1. Saria
  • 2023 - Konpartsa Ertainen Karrozak - 1. Saria
  • 2024 - Konpartsa Ertainak - 1. Saria / Konpartsa Ertainen Karrozak - 1. Saria

Historia

Lehen urtea gogorra izan zen, zerotik abiatu ginen, ez genuen ezer, baina zenbait konpartsen laguntzari eta taldearen lanari esker aurrera ateratzea lortu genuen. Eskerrik beroenak guztiei! Ondorengo urteak gero eta errazagoak izan ziren. Egiten genuen gauza bakoitzetik ikasiz, bai karroza bai jantziak egitean. Horren inguruan asko ikasi behar izan genuen arren, oso une dibertigarriak izan ziren. Bestalde, jantziak sortzea, eta oihalak eta osagaiak bilatzea izan zen zailena, baina lortu genuen.

Urtero zerbait berria ikasi dugu. Guk, beti, ondo antolatutako familia-konpartsa izatea bilatu dugu. Gainera, konpartsakide parte-hartzaile handiak ditugu. Kasu askotan euren gurasoek ere lagundu digute. Beraz, guztiei eskerrak eman behar dizkiegu eman diguten laguntzagatik.

Azken Inauterietako gaia Fantasia pirata izan zen. Ideia zoragarri eta desberdin hori gure arduradun batena izan zen, Joana Bulmanena, hain zuzen. Mundu pirata desberdina bilatu zuen, kolorez, alaitasunez eta dibertsioz betea, eta horixe transmititu nahi dugu aurten kaleetan. Inoiz falta ezin den distira ahaztu gabe.

Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu urtero gure ondoan gure pasioa partekatzen dutenei, hori ezinezkoa izango litzatekeelako. Mila esker!

Txasiss konpartsaren emanaldia, 2022. urtea, gaia: mimoak

Txasiss konpartsaren emanaldia, 2022. urtea, gaia: mimoak.

Txasiss konpartsaren emanaldia, 2022. urtea

Txasiss konpartsaren emanaldia, 2022. urtea.

Txasiss konpartsaren koreografia

Txasiss konpartsaren koreografia.

Txasiss konpartsa Donostiako kaleetan desfilatzen

Txasiss konpartsa Donostiako kaleetan desfilatzen.