Hizkuntzak
Showtime
Gure konpartsa duela 16 urte eratu zen. Lehen beste konpartsa batean geunden. Bertan koreografiak egiten genituen eta laguntza ematen genuen. Baina konpartsa berri bat sortzea erabaki genuen gure ideiak aurrera ateratzeko. Batez ere dantzatzen gozatu nahi genuen; horregatik, dantzei jantziei baino garrantzi handiagoa eman genien. 2024. urtean konpartsakoa kidea den Mabel Vidal Sastre Momo jainkosa izan zen.
- 70 parte-hartzaile
- Konpartsaren gaia
Lunáticas - Konpartsaren kategoria
Ertaina

Karrozaz konpartsako kide batzuen gurasoak arduratzen dira batez ere. Eurekin batera Dani egoten da. Dani musikaz eta guztiak behar bezala funtziona dezan arduratzen da.
Koreografiez eta hauek irakasteaz Alba Vidal arduratzen da. Gure entseguak Albak berak zuzendutako benetako dantza-eskolak dira. Errepasatzeko konpartsakide batzuen laguntza jasotzen du, eta antolakuntzan pertsona gehiagok hartzen dugu parte, baina, beti, lagun-talde gisa eta ez lan egiteko talde gisa soilik.

Show Time konpartsa Donostiako kaleetan desfilatzen (2022. urtea).

Show Time konpartsaren talde-argazkia.

Show Time konpartsaren enamaldia.

Show Time konpartsaren emanaldietako bat.
Palmaresa
- 2023 - Umorearen Sari Nagusia (Bóveda eta Furius konpartsekin partekatua)
