Web mapa
Hizkuntzak

2006. urtean boliviar gisa hasi ginen parte hatzen Donostiako inauterietan. Garai hartan gaur egun "Esperanza Latina" elkartea osatzen duen talde latino baten laguntza izan genuen.

Comparsa Mi Nuevo Potosí, año 2022 (Temática Salake).
Comparsa Mi Nuevo Potosí, año 2022 (Temática Salake).
  • 30 parte-hartzaile
  • Konpartsaren gaia
    Incas de Bolivia
  • Konpartsaren kategoria
    Txikia

Bandera de Bolivia

Carnavalitoren dantzarekin aurkeztu ginen, Potosi departamentuko dantza tipikoa. 2007ko Donostiako inauterietatik aurrera "Mi Nuevo Potosí" elkarte bezala hasi ginen parte hartzen. Izena Potosiko departamentuan (Bolivia) dagoen mineralen aberastasunagatik aukeratu genuen.

Palmaresa

  • 2015 - Umorearen Sari Nagusia
  • 2018 - Konpartsa Txikiak - 1. Saria
  • 2024 - Konpartsa Txikiak - 1. Saria

Historia

Urte asko daramatzagu parte hartzen eta, urtero, gure herrialdeko departamentuetako (Cochabamba, Santa Cruz, La Paz, Potosí, Oruro, Tarija , Beni, Pando, Chuquisaca ) txoko bakoitzeko dantza tipikoen zatitxo bat erakusten saiatzen gara. Boliviako gure kulturaren zatitxo bat erakusteko eta partekatzeko asmoa dugu eta, urtero, jantziak gure herrialdetik ekartzen ditugu.

Gure konpartsan adin guztietako pertsonek hartzen dute parte eta, zenbait urtetan, beste herrialde batzuetako jendeak ere hartu izan du. Donostiar guztiekin batera parte hartzen eta gozatzen jarraitzeaz oso pozik gaude, gure alaitasuna eta Boliviako dantza diferenteak erakutsiz.

Mi Nuevo Potosí konpartsako haurrak Donostiako kaleetan desfilatzen

Mi Nuevo Potosí konpartsako haurrak Donostiako kaleetan desfilatzen.

Mi Nuevo Potosí konpartsako helduen emanaldia, 2022. urtea

Mi Nuevo Potosí konpartsako helduen emanaldia, 2022. urtea.

Mi Nuevo Potosí konpartsaren emanaldia

Mi Nuevo Potosí konpartsaren emanaldia.

Mi Nuevo Potosí konpartsa Donostiako kaleetan desfilatzen

Mi Nuevo Potosí konpartsa Donostiako kaleetan desfilatzen.