Web mapa
Hizkuntzak

Furius lehen aldiz 2009. urtean irten zen. Familia-giro batean sortua, inauterietan bere bide propioa egiten hasi zen mundu hau eskolako konpartsa batean ezagutu ondoren.

 Furius konpartsaren emanaldia, 2022. urtea.
Furius konpartsaren emanaldia, 2022. urtea.
  • 43 parte-hartzaile
  • Konpartsaren gaia
    ¡Ha vuelto el Grand Prix!
  • Konpartsaren kategoria
    Txikia

Logo Furius

2010ean, gonbidatu gisa, lehen aldiz Donostian parte hartu zuten, eta 2011.urteaz geroztik inauterietako desfile guztietan hartzen dute parte. Konpartsa Errenteriakoa da eta gaur egun 40 lagun inguruk osatzen dute.

Urte hauetan bilakaera handia izan dugu edukiei dagokienez; besteak beste, Maria Fontaneda eta Beckelaer-eko Printzea Tom Jones-en kantak dantzatzen ikusi dute, gozo-eltzeak eta mexikarrak euren tekilekin Mariachi Vargasen musikarekin dantzatzen, edo partxis- edo xake-taulak "¿Qué apostamos?" programaren doinuekin dantzatzen.

Gainera, konpartsaren jarduera ez da hemen amaitzen; izan ere, hasieran konpartsa antolatzeko sortutako Jai Toki Kultur Elkartearen bitartez, inauteriak bere egutegiaren ziklo bat besterik ez dira. Elkarteak, urtean zehar, dantzako eta denbora libreko hainbat jardueratan hartzen du parte. Horien artean, Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin edo Errenteriako Musika Bandarekin batera jarduten dute.

Pazientziaz, saiatuz eta zerbaitetan buru belarri jardunez helburu guztiak lor daitezkeela erakusteko eredu bat da. Inauteri hauetan, berriro egongo dira Donostiako kaleetan "Drácula Ye-Ye" gaiarekin.

Palmaresa

  • 2012 - Konpartsa Txikiak - 1. Saria
  • 2014 - Umorearen Sari Nagusia (Ex-aequo Tantai Loiolako Konpartsarekin)
  • 2015 - Konpartsa Txikiak - 1. Saria
  • 2017 - Konpartsa Ertainak - 1. Saria
  • 2018 - Konpartsa Ertainak - 1. Saria / Konpartsa Ertainen Karrozak - 1. Saria
  • 2019 - Umorearen Sari Nagusia
  • 2020 - Umorearen Sari Nagusia
  • 2022 - Konpartsa Txikien Karrozak - 1. Saria (Ex-aequo Santa Bárbara konpartsarekin)
  • 2023 - Umorearen Sari Nagusia (Bóveda eta Showtime konpartsekin partekatua)
  • 2024 - Umorearen Sari Nagusia

Furius konpartsaren emanaldia 2022. urtean, Drakula Ye-Ye gaia

Furius konpartsaren emanaldia 2022. urtean, Drakula Ye-Ye gaia.

Furius konpartsa Donostiako Boulevardean, atzean karroza duela

Furius konpartsa Donostiako Boulevardean, atzean karroza duela.

Furius konpartsa Donostiako kaleetan desfilatzen

Furius konpartsa Donostiako kaleetan desfilatzen.

Comparsa Furius desfilando por las calles de Donostia

2022ko Momo jainkoa (Furius Konpartsa) Donostiako kaleetan zehar.