Web mapa
Hizkuntzak

Fama AGA konpartsako kideek Inauteriak ospatzeko ilusio handia dute. Kide gehienak emakumeak dira, baina pixkanaka-pixkanaka gizonen presentzia nabarmengoa da.

 Fama konpartsa, Donostiako kaleetan desfilatzen (2022).
Fama konpartsa, Donostiako kaleetan desfilatzen (2022).
  • 252 parte-hartzaile
  • Konpartsaren gaia
    It's a small world
  • Konpartsaren gaia
    Handia

Fama logoa

Hala ere, urtez urte ratio hori igotzen ari da. Kideen adina bezala. Izan ere, konpartsakide gehienak adingabeak diren arren, adin desberdinetako gero eta pertsona gehiagok hartzen dute parte ekintza honetan.

Elkartea festa honen inguruan ikuspegi bera eta oso eginkizun argia zuten pertsonek sortu zuten 1982.urtean. Orduan eratutako familia handi horrek elkarrekin jarraitzen du 40 urte beranduago.

Hasieran Inauteriei lotuta sortu bazen ere, urte hauetan gero eta ekitaldi gehiagotan parte hartzen dute, adibidez, Trintxerpeko Errege Kabalgatan, San Joan bezperan, irteeretan eta txangoetan.

Palmaresa

  • 1998 - Konpartsa Handiak - 1. Saria / Konpartsa Handien Karrozak - 1. Saria
  • 2007 - Konpartsa Handien Karrozak - 1. Saria
  • 2010 - Konpartsa Handiak - 1. Saria / Konpartsa Handien Karrozak - 1. Saria
  • 2012 - Konpartsa Handien Karrozak - 1. Saria
  • 2019 - Konpartsa Handiak - 1. Saria
  • 2022 - Konpartsa Handiak - 1. Saria / Konpartsa Handien Karrozak - 1. Saria (Ex-aequo Mystic konpartsarekin)

Fama konpartsa, 2022. urtea, Baso Jainkoa gaia

Fama konpartsa, 2022. urtea, Baso Jainkoa gaia.

Fama konpartsa Donostiako kaleetan desfilatzen

Fama konpartsa Donostiako kaleetan desfilatzen.

Fama konpartsaren emanaldi koloretsua

Fama konpartsaren emanaldi koloretsua.

Fama konpartsako haurrak

Fama konpartsako haurrak.