Hizkuntzak
Jumping dance Prokulturako irakaslea
Oharra: Ikastaroa hasita dagoen arren, oraindik ere egon daiteke izena emateko aukera. Horretarako Egia Kultur Etxera joan, e-posta bidali
Azalera elastiko baten gainean, dantza desberdinak trebatzen ikasteko musika generoa. Jumpstyle-a 90eko hamarkada hasieran Belgikan sortu zen, Hardcore-aren antzekoa zen baina mantsoagoa. Jumpstyle izena, erritmoa markatzeko baxu sendoak zituelako jarri zitzaion eta jendeak erritmo hauek saltoka dantzatzen zituen. Beranduago Herbehereotako Erresumetan Patrick Jumpen-en eskutik sartu zen eta hortik Europan zehar zabaldu zen. Jumpstyle generoaren barnean dantza mota ugariak aurki ditzakegu.
Programa:
• Jumping-aren gainean zein posizio izan behar ditugun ikasi eta baita horren garrantziaz jabetu ere
• Jumping-ean dantzan jarri aurretik zein beroketa egitea komeni den ikasi.
• Dantza sinple eta erritmo nahiko lasaiekoak ikasi.
• Luzaketa mota desberdinak ikasi dantzekin amaitu ostean lasaitasun puntua berreskuratzeko asmoz.
• 1. hiruhilekoaz gain, beste beroketa mota bat ikasi.
• 1. hiruhilekoko abestiak baina apur bat konplikatuagoak eta erritmo azkarragoa duten dantzak ikasi.
• Eurekin koreografia bat sortzen ikasi. Koreografia bat sortu.
• Lehenengo eta bigarren hiruhilekoan egindako beroketa desberdin bat ikasi.
• Aurreko hiruhilekoetan baina konplexutasun handiagoa eta erritmoa aldaketa desberdinagoak dituzten dantzak ikasi.
• Kurtsoan zehar ikasitako guztia errepasatu, bai posizio korporala eta baina dantza desberdinak ere.
• Abesti desberdinekin sortutako nahasketa bat egin eta ikasi kurtso amaierako emanaldian dantzatu ahal izateko.
Ikasleak eraman beharreko materiala: Arropa erosoa, ura eta toaila txiki bat.
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...
-
Zinema, bideoa eta argazkia
Realización de documentales Oskar Tejedor
azaroak 4 - urtarrilak 24
Larrotxene K.E.
-
Antzerkia eta dantza
Ikusle Eskola: Paraíso de los negros Curro Velázquez-Gaztelu
azaroak 8
Victoria Eugenia Club aretoa