Web mapa
Hizkuntzak

Egia

Kultur Etxea

Asteartean, otsailak 25, jarriko du Donostia Kulturak salgai udaberriko arte eszenikoetako programazioa.

Donostia Kulturaren 2025eko udaberriko programazioaren irudi bat

Guztira, ordainpeko 51 ikuskizun (14 kontzertu, 23 antzezlan, 8 dantza sorkuntza eta 6 haur ikuskizun) programatu dira,  baita Giza Eskubideen 22. Zinemaldia ere.

Sarrerak asteartean, otsailak 25, jarriko dira salgai 11:30etik aurrera Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean.

Webgunean dagoen informazioaz gain, hona hemen paperezko euskarrietarako prestatutako materiala.