Hizkuntzak
Donostia Kulturak 2024ko udaberriko programazioa aurkeztu du
Donostia Kulturak gaur, otsailak 27, aurkeztu du haur eta helduei zuzendutako 2024ko udaberriko arte eszenikoetako ordainpeko programazioa. Guztira, helduentzat ordainpeko 45 ikuskizun izango dira apiriletik ekainera Donostia Kulturaren antzoki eta kultur etxeetan: 21 kontzertu, 15 antzezlan eta 9 dantza emanaldi. Horrez gain, 5 haur ikuskizun izango dira eta baita XXI. Giza Eskubideen Zinemaldia ere.
Sarrerak bihar, otsailak 28, jarriko dira salgai 11:30etik aurrera Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean.