Hizkuntzak
Fly me to the Moon Leandre
Leandre konpainiaren Fly me to the moon, bi pailazok ilargira egin dezaketen bidaiari buruzko ikuskizun familiarra da. Ameslariaren balentria da, bi errugaberen balentria.
“Loaren eta esna-aldiaren artean ilargiak dir-dir egiten du. Hatz lodiaren eta erakuslearen artean. Ametsean harrapatu dezaket. Esna-aldian grabitaterik gabe gogoratzen dut. Ilargia sinbolo gisa, metafora gisa. Fantasiaren aukera”.
Pailazoa, oinak hondamendian eta burua hodeietan, loaren eta esna-aldiaren artean uluka. Hitzik gabeko umorea, haur bat barruan daramaten guztientzat.
Adina: +7 urte.
Sorkuntza eta zuzendaritza: Leandre Ribera. Clowns: Leandre Ribera eta Laura Miralbés. Musika: Joan Bramon. Musika konposizioa: Víctor Morato. Dekoratuen eraikuntza: El taller del Lagarto – Josep Sebastia Vito “Lagarto”. Ekoizpena: Leandre Clown. Hedapena: Agnés Forn.
