Web mapa
Hizkuntzak

Lugaritz Kultur Etxea Antigua auzoan dago, 1993an inauguratu zen, eta espazio eszenikodun lehen kultur etxea izan zen. Aretoak Imanol Larzabal izena hartu zuen, kantautore donostiar ezagunaren heriotzaren ondoren.

Imanol Larzabal aretoaren bista orokorra.
Imanol Larzabal aretoaren bista orokorra.

Antzerkian eta musikan espezializatua, 240 pertsonentzako edukiera du eta urte osoan zehar eskaintza zabala du. Antzerki garaikidea eta umorezko proposamenak dira arte eszenikoen programazioa sendo eta propioaren ezaugarriak.

Kultur etxearen helburuetako bat antzerki amateurra babestea eta erakustea da. Horregatik, erreferentzia da hirian, eta ezinbesteko igarobidea hiriko antzerki talde amateurrentzat.

Haurrentzako antzerkiak, batez ere euskaraz, badu lekua areto honetan. Musikaren arloan, euskal musikaren aldeko apustua egiten da, berrikuntza bereizgarri gisa hartuta. Aretoko beste jarduera bat filmak proiektatzea da.

Imanol Larzabal aretoko agertokia eta besaulkiak.
Imanol Larzabal aretoko agertokia eta besaulkiak.
Sarrera eta eserlekuak Imanol Larzabal aretoan.
Sarrera eta eserlekuak Imanol Larzabal aretoan.

Agenda