Web mapa
Hizkuntzak

San Telmo Museoaren bildumako Ignacio Zuloagaren bi lan, Torerillos en Turégano, 1913 (Torero gazteak Turéganon) eta Parisinas (en Saint Cloud), 1900 (Paristarrak (Saint Clouden)) Alemaniara eraman ditugu, Mythos Spanien. Ignacio Zuloaga 1870–1945 (Espainiako mitoak. Ignacio Zuloaga 1870–1945) erakusketan parte hartzeko.

Jon Insausti, San Telmoren koadroetako baten aurrean, inaugurazioan

Erakusketa, antolatzaileen esanetan Alemanian lehenengoz egiten den margolari honen erakusketa integrala -ia 80 lan biltzen ditu-, atzo inauguratu zuten Municheko Kunsthalle museoan eta jarraian Hanburgoko Bucerius Kunst Forumera joango da, maiatzaren 26ra arte.

Inaugurazioan izan ziren Jon Insausti, Donostiako Udaleko Kultura, Euskara eta Turismoko zinegotzi ordezkaria, eta Jaime Otamendi, Donostia Kulturako zuzendari kudeatzailea. Kunsthalleko zuzendariaren aurkezpena Torero gazteak Turéganon koadroaren aurrean egin zen, eta Enrique Labordek ere parte hartu zuen. Arrateko Santutegiko koadroak, erakusketan ere ikusgai, estatutik ateratzen diren lehen aldia dela azpimarratu zuen margolariaren birbilobak.

Erakusketan Irungo Udalaren jabetzako margolan bat ere badago, hala nola, Bilboko Arte Ederren Museotik eta Reina Sofiatik, eta Argentina, Estatu Batuak, Mexiko eta beste hainbat herrialdetatik eramandako lanak.