Web mapa
Hizkuntzak

Gaur Hinrich Sachs-en Ez du pausorik debalde ematen lana aurkeztu du San Telmo Museoak. Instalazio hau artistak azken urtean zehar Museo Bikoitza programan egindako lanaren emaitza da, Josune Urrutia eta Leire Vergararekin elkarlanean. Urtebetez museoko koroan egongo da ikusgai, urriaren 27tik aurrera, urtebetez.

Ez du pausorik debalde ematen instalazioa

Sortu berri den lanak hiru zati ditu. Lehenik eta behin, San Ignacio de Loyola itsasontziaren oihaletako baten tamainako olana. Ontzi hori XVIII. mendean erabili zen Iberiar penintsularen eta Venezuela kolonialaren arteko bide atlantikoan, salgaiak eta tropak garraiatzeko. Bigarrenik, bi neraberen eta artistaren arteko elkarrizketa kontatzen duen komikia, egungo San Telmo Euskal Gizartearen Museoari buruzkoa. Eta, azkenik, Euskal Herriko garai kolonialeko gurutze-puntuko brodatuetan aurkitutako motiboen sinbolismoari buruzko saiakera.

Objektu materiala, komikia eta saiakera biltzean, Ez du pausorik debalde ematen-ek erronka egiten dio museologia-parametro nagusi bati, azaldutako jatorrizkoaren eta harekin batera doan testuaren arteko erlazioari. Horrela, narratiba zabaldu eta eta historian ezabatutakoak azpimarratzen ditu.

Bisita gidatua eta hitzaldia

Hinrich Sachs artistak bere lana azaltzeko bisita gidatua eta hitzaldia eskainiko ditu abenduaren 12an, asteartea.
- Bisita gidatua: 18:00etan.
- Hitzaldia: 19:00etan.

Museo Bikoitza

Museo Bikoitza, Asier Mendizabal artistaren proposamena, 2018an jarri zen abian. San Telmon egiten diren esku-hartze programa bat da, urteko aldizkakotasunarekin eta gonbidatutako artista baten eskutik. Bildumaren eta kontakizun museografikoaren hainbat berrirakurketa ahalbidetzea da helburua.

Museo Bikoitza programa Ibon Aranberrirekin jarri zen abian eta Erlea Manerosek, Jose Mari Zabalak eta Iratxe Jaio & Klaas van Gorkumek parte hartu dute aurretik. Orain, Hinrich Sachsen urtebeteko lanaren emaitza aurkezten dugu eta lekukoa jaso berri du Maddi Barber artistak.