Web mapa
Hizkuntzak

Donostiako Giza Eskubideen 20. Zinemaldiaren testuinguruan, Donostia Kulturak Malala ikasle ausarta erakusketa aurkezten du. Bertan, Malala Yousafzai Bakearen Nobel saridun eta nesken hezkuntzaren eta emakumeen berdintasunaren aldeko aktibistaren bizitza eta lana ezagutzeko aukera dago.

Malala ikasle ausarta

Asier Iturralde ilustratzaile donostiarrak, bere marrazkien bitartez, 2012an jasandako erasotik Erresuma Batuan bizi den pakistandar aktibistaren bizitzako pasarteak kontatzen dizkigu. Erakusketa osatzeko, ilustrazioekin egin den booktrailerra sortu da eta Zinemaldiko egunetan hainbat jarduera programatu dira.

2009. urte hasieran, Malala BBCren blogean talibanenpean bere egunerokoa kontatzen zuen. Talibanek Swat harana nola kontrolatzen zuten deskribatzen zuen eta bide batez, nesken hezkuntza eskubidea aldarrikatuz. Hurrengo urtean, The New York Times-ek Malalaren bizitzari buruzko dokumentala egin zuen. Honen ondorioz, Malalak bere eragina handitu zuen hedabide ezberdinetan elkarrizketak emanez, eta Desmond Tutu aktibista hegoafrikarrak Children´s International Peace sarirako izendatu zuen.

2012an, Malala bere eskola-autobusera igotzen ari zela, gizon batek bere izenez deitu eta hiru aldiz tirokatu zuen. Erasoaren ondorengo egunetan, Malala konorterik gabe eta egoera larrian egon zen, baina geroago hobetu zen Ingalaterrako Queen Elizabeth ospitalera eraman ahal izateko.

Erailketa saiakerak nazioartean oihartzun handia izan zuen eta, ondorioz, 2015ean, Nazio Batuen Hezkuntza Globalerako Mandatari Bereziak NBEren eskaera bat abiarazi zuen Malalaren izenean, mundu osoko haurrak eskolara joan ahal izatea exijituz, eta horrek Pakistanek hezkuntzarako eskubidea berrestea lagundu zuen.

2020a, Malala Oxfordeko Unibertsitatean lizentziatu zen Filososofian, Politikan eta Ekonomian.

Gaur egun, Malala Fundazioak nesken eta emakumezkoen lidergoa eta hezkuntzarako eskubidearen alde lan egiten du: Malala.org.

Informazio gehiago: www.zinemaetagizaeskubideak.eus

Ordutegia

  • Asteartetik ostiralera: 16:00 - 20:30
  • Larunbatak: 10:00 - 14:00 / 16:30 – 20:00
  • Igandeak: 10:00 - 14:00
  • Astelehenak eta jaiegunak: itxita