Hizkuntzak
Publikoa sortzea
Donostia Kulturak hainbat ekimenetan parte hartzen du arte eszenikoak publiko guztiari hurbiltzeko helburuarekin.
Dantza familian
Ekimen honek artea, eta bereziki dantza, familiara gerturatzea du helburu. Modu ludiko eta parte-hartzailean, familia osoak giro oso dibertigarrian sormen gaitasuna lantzeko, erritmo eta mugimenduan barneratzeko eta giza harremanetan sakontzeko aukera eskaintzen du ekimenak. 4 urtetik gorako haurren familiei zuzendua.
Ikusle eskola
Ikusle Eskolak herritarren eta ikuskizunen arteko zubiak landu nahi ditu. Kazetari batek bideratutako doako jarduera honetan, programatutako lan koreografikora gerturatu eta ezagutzeko aukera ematen da, emanaldiaz modu sakonean gozatzeko tresnak errazten diren bitartean.
Entsegu irekiak
Programatutako emanaldien doako entsegu irekiak ikusleak ikuskizunera hurbiltzeko.
Eskolatik antzokira
Eskolatik Antzokira Donostia Kulturak 2010.urtetik sustatutako programa didaktikoa da, ikasle gazteei zuzendua. Antzerkiaren inguruan haur eta gazteen sentikortasuna eta hezkuntza garatzea du helburu.
Eskolatik antzokira haziz joan da urtetik urtera, haziz adin-tarte guztietan. Programari esker, haurrei on egingo dieten konplizitateak eta leialtasunak lortu dira. Hau eta gazteenen artean arte eszenikoen alderako maitasuna sorraraztea, zuzeneko arteen alderakoa, oso osagarri garrantzitsua iruditzen zaigu haien prestakuntza akademikoan eta pertsona gisako hezibidean. Haien eta arte eszenikoen artean sortuko den lotura bizi artean izango dute berekin.