Web mapa
Hizkuntzak

Bost kontzertu zoragarri izan ditugu 2025eko Txikijazz jaialdian. 

  The Amy Winehouse Band  Fnac Gunean
The Amy Winehouse Band Fnac Gunean © Lolo Vasco

Azpimarragarriena, sortu den giroa, gurasoek musikarekiko duten errespetua eta, batez ere, txikienen gozamena. 5 kontzertu oso desberdin izan dira, guztiak egundoko kalitatearekin. Claire Martin Quartetek eta Arima Soulek Chillida Lekun aritu ziren, Irati Bilbaok eta Old School Funky Familyk Kutxa Fundazioa bete zuten Tabakaleran.

Eta paregabeko amaiera The Amy Winehouse Bandek eman zion Kursaaleko terrazetan udako goiz eder batean. Oso jaialdi berezia izan da 2025ekoa. 

Gainera, aipatzekoa da gure tailerrek harrera ezin hobea izan dutela. Mimo handiz programatutako lana izaten da, beti ere musika eta sormena gerturatzeko premiarekin eta aurten bereziki 0 eta 14 urte bitartekoei zuzenduak.