Web mapa
Hizkuntzak

San Telmo Museoko administrazio kontseiluak otsailaren 29an onartutakoaren arabera, museoko sarrera orokorraren prezioa 10 €koa izango da martxoaren 1etik aurrera eta murriztua 4 €koa (ikasle txartela, gazte txartela, gaztekutxa txartela dutenak, 65 urtetik gorakoak, familia ugariak eta 10 lagunetik gorako taldeak).

San Telmo Museoaren aurrealdea

Orain arte bezala, aurrerantzean ere publiko guztiarentzako sarrera doakoa izango da asteartero. Halaber, sarrerak doakoa izaten jarraituko du, besteak beste, museoko bazkideentzako, 25 urtetik beherakoentzako, langabezia egoera legalean daudenentzako, desgaitasuna duten pertsonentzako eta horiez osatutako taldeentzako eta gizarte bazterketa jasateko arriskua duten pertsona taldeentzako.

Urte osoko bazkidetzaren prezioa 15 euroan mantenduko da. Bazkide izatearen abantailen artean daude, besteak beste, egunero doan sartu ahal izatea, gonbidapenak jasotzea, deskontuak edukitzea edo izen-emateetan lehentasuna izatea.