Web mapa
Hizkuntzak

David Murrayk eta Joe Lovanok Donostiako Jazzaldia saria jasoko dute gaur gauean, Trinin, eta Samara Joyk Kursaaleko agertokia irekiko du.

Trinitate plazako agertokia
© Lolo Vasco

Gaurko agenda San Telmo Museoan hasiko da Bruce Barth eta Vicente Archeren kontzertuarekin. Victoria Eugenian, JazzEñek Noa Lur eta Anggie Obinen interpretazio indartsua ekarriko du.

Samara Joyk Kutxabank Kursaal agertokia irekiko du. Sei Grammy Sari irabazi ditu Joyk, eta lehen aldiz arituko da Jazzaldian.

Trinitate plazaren hasieran, izarren gaua izango da, David Murray eta Joe Lovanorekin. Biek jasoko dute gaur Donostiako Jazzaldia Saria.

Danielle Nicole, blues garaikideak ezinbesteko duen ahotsetako bat, Keler Gunean izango da gaur, doan. Ondoren, 23:30etik aurrera, Ibibio Sound Machine arituko da, Eno Williams abeslari karismatikoak eta Max Grunhard multiinstrumentistak gidatuta.

Nauticool-en hitzordu hirukoitza DJekin: Estrella Electrónica & Txuck Turner + Don Funkfarron + Afrodisia Club DJ

Frigo Gunean, arratsaldean, Tremendo Piquete eta Amphitrio taldeen doako kontzertuak izango dira, eta Fnac Gunean, berriz, La Ola Maldita eta DJ Estrella Electrónica & Txuck Turner taldeen kontzertuak.

Txikijazzak, bere lehenengo egunean, familiei zuzendutako Yko Project (12:30) kontzertua eskainiko die, Fnac Gunean, non adin txikikoentzat musika tailerrak izango diren.