Web mapa
Hizkuntzak

Gipuzkoako Foru Aldundiak urtero antolatzen du Ondarearen Europako Jardunaldien programazioa lurraldeko ondarea ezagutarazteko helburuarekin. San Telmo Museoak 8 jarduera antolatu ditu urria eta azaroa artean; lehena ostegun honetan izango da, urriak 5.

Ondarearen Europako Jardunaldien prentsaurrekoko talde argazkia

 

Ondarea bizirik! Patrimonio vivo programa

Aldundiak antolatutako programak 50 eragilek baino gehiagok antolatutako 107 ekitaldi baino gehiago eskainiko ditu Gipuzkoako 33 herritan. Jarduerek gure ondarea bizirik mantentzeko askotariko moduak aztertuko dituzte: artisau lanbideak, kontserbazio eta babes teknikak, ondarea zaintzen duten komunitateak eta, batez ere, transmisioa, eragiten duena gure hizkuntza, tradizio, jai, kirol eta ospakizunek oraindik ere espazio nabarmena izatea gure herri eta hirien egunerokotasunean.