Web mapa
Hizkuntzak

Norma Vilak zuzendutako Salitre (2026) euskal ekoizpenak inauguratuko du urriaren 30ean, Antzoki Zaharrean, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 37. Astea, urriaren 30etik azaroaren 6ra bitartean garatuko dena, Antzoki Zaharrean eta Victoria Eugenia Antzokian eta hiriko beste agertoki batzuetan.

Salitre pelikulako irudi bat

Salitre, Nagore Aranburu eta Haizea Carneros protagonista dituela, Norma Vilak (Bilbo, 1983) zuzendutako lehen film luzea da, Jules D. (2016) eta El fin de todas las cosas (2019) film labur sarituen egileak. Bere hitzetan:

Salitre bidaia intimo eta sentsoriala da, amatasunaren alde ilunerantz, izu psikologikotik eta gorputzaren izugarrikeriatik artikulatua, hizkuntza emozional gisa. Filma kezka zehatz batetik sortu da: maitasunak ere alde egiten uztea dakarrela onartzeko ezintasunetik. Filma leku deseroso horretatik habia hutsaren sindromera hurbiltzen da, malenkoniatik urrun, galtzeko beldurrak dena kutsatzen duen muturreko esperientzia gisa. Ikertu nahi nuen nola beldur horrek, izendatzen eta kudeatzen ez denean, lotura desitxuratu dezakeen zerbait itogarri, bortitz eta gaizto bihurtzeraino.

Salitren naturaz gaindikoa eta izugarrikeria protagonistaren barne-gatazkatik sortzen da, eta erabat ulertzen ez dugun irudi anbiguo batean gauzatzen da: metafora da, baina materia ere bada. Emozionala fisikoa bihurtzen den puntu hori lantzea interesatzen zitzaidan, non sentitzen dugunak presentzia hartzen duen eta espazioak eta gorputza bera inbaditzen dituen”.

Norma Vila

Sinopsiak

Maite bere bizitzari zentzua ematen dioten bi zutaberi eutsita bizi da: bere alaba Nerea eta itsaskien bere negozioa, labarraren ertzean induskatutako haztegi natural bat, eta biak bizi diren etxea altxatzen den lekua. Bere errutina, zorrotza eta metodikoa, kolokan dago Nereak artea ikastera Bartzelonara joateko asmoa duela iragarri duenean. Nerearentzat independentziarako urratsa dena, Maiterentzat mehatxu bihurtzen da.