Web mapa
Hizkuntzak

San Telmo Museoak arte historikoaren aretoan txertatu dituen berritasunen artean dago Gonbidatutako obra. Aretoan espazio bat gorde da aldian-aldian gonbidatutako obrak ikusgai jartzeko. Horrek ahalbidetuko du denbora batez arreta obra jakin batera erakartzea, bere ezaugarriengatik, gaurkotasunagatik edo bakantasunagatik azpimarragarriak denean.

Balneario La Perla del Óceano akuarela
Iker Azurmendi

Espazio hau obra bakan batekin inauguratuko da: 3 metro luze dituen akuarela bat Ramón Cortázar arkitektoak sortu zuena Perla bainuetxea eraikitzeko jatorrizko proiektu arkitektonikoaren aurkezpenerako: Balneario La Perla del Óceano (1910). Pieza bilduma partikular batetik etorri da eta 2024ko maiatzaren 26ra arte egongo da ikusgai.

Proiektuaren erronka nagusia zen bi zati ezberdinen espazioari zegozkion beharrak konbinatzea: aisialdirako eta aisia publikorako zatia eta ur geza eta gaziko instalazio hidroterapikoetarako zatia, marea fluxuek ezarritako espazio mugekin eta, gainera, bainuetxeak atzean dituen etxe ugarien ikusmira ez kaltetzen saiatuz.

Gaur egun, akuarela hori da eraikinarekin lotuta kontserbatzen den dokumentu historiko eta artistiko nagusia. XX. mende hasieran, hiria eraberritzeko prozesuan, zalantzarik gabe funtsezko elementuetako bat izan zen eta komunikabideek munduko bainuetxe ederrenetakotzat jo zuten.