Web mapa
Hizkuntzak

Orixe Ikastolako haurrek egunero egiten duten eskola bidea, nabarmenagoa eta atseginagoa izango da aurrerantzean. Izan ere, uda aurretik abiatu zen Eskola bidea - Apain egitasmoaren azken urrats moduan, mural eder batek eta seinalitika berriak adierazi eta atontzen dute eskola bidea.

Orixe apain Muralaren irudi bat

Orixe Ikastolaren hesian jarritako muralak, eskola bidean partaide diren guztien zatitxo bat erakutsi nahi du: haur, merkatari, garraiolari, bizilagun... guztion arteko elkarbizitza egokia, elkarrekiko ardura eta errekonozimendua ospatuz. San Juan eta Abuztuaren 31 kalean jarritako seinaletikak bi karrika horiek eskola bidea direla adierazten dute, Orixe Ikastolako Zuloagako egoitzara, eta Urgullekora dagoen distantzia ere adieraziz.

Prozesu hau burutzeko, Donostia Kultura eta Mugikortasun sailaren gidaritzapean eta Orixe Ikastolako zuzendaritzaren parte hartzearekin, mmej arkitektura estudioaren aholkua eta Dejabu antzerki konpainiaren bitartekaritza artistikoa jarraitu dira.

Eskola bidea – Apain egitasmoa Donostia Kulturaren eta Mugikortasun sailaren arteko elkarlana da eta etorkizunean hiriko eskola gehiagotan egitea aurreikusten da.

ESKOLA APAIN 2023 - ORIXE APAIN