Web mapa
Hizkuntzak

Orio Orialki (19:35,96) nagusitu da berriz ere Donostiako badian, eta garaipena lortu du 2026ko Kontxako Banderako bigarren jardunaldian. Garaipen horri esker, aurtengo Bandera ere irabazi du. Bere patroiak, Gorka Aranberri Etxeberriak, aurtengo edizioko patroi onenaren ADEGI saria irabazi du.

Orioko eskifaia lortutako Banderarekin

Naiz Homes Donostiarra hirugarren izan da gaurko jardunaldian, Orio Orialki eta Bermeoren atzetik, baina sailkapen nagusian bigarren postuari eustea lortu du, bi jardunaldiak zenbatuta. Sailkapen nagusian Orio Orialki da liderra, Naiz Homes Donostiarra bigarren eta Zierbena Bahías de Bizkaia hirugarren. Bermeo, Orsa Hondarribia, Getaria, Lekittarra eta Ondarroa Kide taldeek osatzen dute sailkapena.