Hizkuntzak
Orio, denboraldi zoragarri bati amaiera bikaina
Azken garaipenetik zortzi urte igaro ondoren, oriotarrek Kontxako 33. Bandera irabazi dutela ospatzen dute eta amaiera ematen diote Liga ere irabazi duten denboraldi bikainari. Orio Orialkik 38:35,36ko denbora egin du bi jardunaldietan.
Gaurko jardunaldiari dagokionez , Orio Orialki izan da nagusi eta 19:36,00ko denbora egin du. Oriotarren atzetik Zierbena Bahias de Bizkaia (19:48,60), Bermeo (20:01,92) eta Naiz Homes Donostiarra (20:09,06) sartu dira; hiru talde hauek ere postu berdinak dituzte bi jardunaldien zenbaketa orokorrean.
- Estropadaren emaitza [PDF]
