Hizkuntzak
Nuñez eta Irigoyen izan dira garaileak, berriro ere
Atzo, Aste Nagusiko Paella Lehiaketa irabazi eta gero, "Ilunpe" Elkarteko Tomas Nuñez eta Jose Manuel Irigoyen bikoteak irabazi du Aste Nagusiko II. Begihandi bere tintan Lehiaketa. 12 bikote elkartu dira lehiaketan, eta gaur arratsaldean egin da, Aitzol parkean, 2025eko Aste Nagusiko programazioaren barruan.
Bigarren postua Izurun taldeko Idurre Aristizabal Castañok eta Ibai Turrillas Dorronsorok osatutako bikotearentzat izan da, eta hirugarren postuan Bardulia taldeko Ibon Sarasola Monzón eta Esteban Pernas Gleig geratu dira.
