Web mapa
Hizkuntzak

San Telmo Museoak Vicente Ameztoy Olasagastiren (Donostia 1946 - Villabona 2001) Sin título (Izenbururik gabe) koadroa aurkeztu du gaur, Nabarmendutako obra programaren barruan. Museoak aurten erosi du margolana eta artistaren heriotzaren 25. urteurrenarekin bat eginez jarri du ikusgai. 

Vicente Ameztoyren izenbururik gabe margolana
Sin título (Izenbururik gabe), 1976, Vicente Ameztoy

Lana gaurtik 2027ko otsailaren 28ra arte ikusi ahal izango da Arte Historikoaren aretoan. 1976ko mihise gaineko olioa da, 130 x 161,7 cm-ko neurrikoa. 

1970eko hamarkadaren bigarren erdian, Ameztoy euskal panorama artistikoko sortzaile nabarmenetako bat bezala sendotu zen, eta aldi berean estatu mailan ere proiekzioa izaten hasi zen.

 

Nabarmendutako obra

San Telmo Museoak Nabarmendutako obra programa 2023an jarri zuen martxan, denbora batez arreta obra jakin batera erakartzeko, bere ezaugarriengatik, gaurkotasunagatik edo bakantasunagatik azpimarragarria denean.