Web mapa
Hizkuntzak

Loiolako 27. Mikologia jardunaldietan hainbat hitzordu izango dira irailaren 2tik urriaren 4ra Loiolatarra Kirol Elkartearekin batera antolatutako egitarauan: mikologia ikastaroa, erakusketa, hitzaldia, mendian jasotako perretxiko-espezieen sailkapena eta, amaiera moduan, perretxiko jaia. Jarduera gehienak irailaren 24tik aurrera gauzatuko dira.

Varias setas

Honako hau izango da datozen asteetako programazioa:

Irailak 2-urriak 4: erakusketa

Jesús Martínezen Zurezko tailen erakusketa Loiola Kultur Etxean.

Irailak 24 - urriak 1: mikologia ikastaroa

Patxi Lago eta Txus Orcajo irakasleek Micología ikastaroa eskainiko dute. Izen-ematea irailaren 2an abiatuko da, 10:00etan, [email protected] posta elektronikoaren bidez. 

Urriak 2: hitzaldia

Maider Lago elikagaien teknologoaren hitzaldia Loiola Kultur Etxean, 19:00etan: Fermentaciones fúngicas aplicadas a la alimentación.

Urriak 3: perretxikoen sailkatzea

Mendian jasotako perretxikoak hautatu eta sailkatu egingo dira, Loiolatarra Elkartean, goiz eta arratsaldez.

Urriak 4: Perretxiko Jaia eta itxiera

Perretxiko Jaia eta jardunaldien amaiera ekitaldia, Latsari plazan, 10:30etik 14:30era.