Hizkuntzak
26. Mikologia jardunaldiak irail hasieratik Loiolan
Loiolako 26. Mikologia jardunaldietan hainbat hitzordu izango dira irailaren 2tik urriaren 17ra Loiolatarra Kirol Elkartearekin batera antolatutako egitarauan: mikologia ikastaroa eta tailerra, hitzaldiak, bazkari mikologikoa, egurrezko eskulturen erakustaldia, perretxiko jaia eta erakusketa bat.
Honakoa izango da datozen asteetako programazioa:
Irailak 2-urriak 17: erakusketa
Josean Ruiz Santanaren Perretxikoen zurezko eskulturak erakusketa Loiola Kultur Etxean.
Irailak 25-urriak 2: mikologia ikastaroa
Patxi Lago eta Txus Orcajo irakasleek Micología ikastaroa eskainiko dute. Izen-ematea irailaren 2an abiatuko da, 10:00etan, [email protected] posta elektronikoaren bide.
Urriak 3: sukaldaritza tailerra
Basque Culinary Centerreko Jorge Bustamante sukaldariak Cocina micológica tailerra eskainiko du Loiolatarra elkartean.
Urriak 4: perretxikoen sailkatzea
Mendian jasotako perretxikoak hautatu eta sailkatu egingo dira, Loiolatarra Elkartean.
Urriak 5: Perretxiko Jaia eta itxiera
Perretxiko Jaia eta jardunaldien amaiera ekitaldia, Latsarien plazan, 10:30etik 14:30era.
