Web mapa
Hizkuntzak

Laugarren ediziora iritsi da Artea abian proiektua 2023an eta Mikel Otxoteko da aurten parte hartzen duen artista, aurreko edizioetan Nagore Amenabarrok, Oier Iruretagoienak eta Kimia Kamvarik bere lanak aurkeztu ondoren.

Hemen dragoiak daude erakusketa

Kutxa Fundazioak eta San Telmo Museoak antolatutako erakusketa programa honek sorkuntza garaikideari ematen dio protagonismoa, garapen fasean dauden artistei bultzada emanez, eta horrela, Mikel Otxotekoren lana ikusteko aukera izango dugu aurten Hemen dragoiak daude titulua duen erakusketan.

Ikus-entzunezko materiala, eskulturak, instalazioak, mapak eta dokumentazio historikoa biltzen dituen ikerketa artistiko honek St.Pierre et Miquelonen erabakigarriak izan diren faktoreak aztertzen ditu.

Laborategian izango da zabalik 2023ko irailaren 20tik 2024ko urtarrilaren 7ra bitartean, doako sarrerarekin, museoaren irekiera ordutegian.