Web mapa
Hizkuntzak

Iaz Altzan egindako jokuak izandako arrakastaren ondoren, Mezu sekretuaren bila erronka Aieten jarri da abian.

Mapa aurrea
Mapa mezu sekretuaren bila

Jokuaren muina pista eta frogaz beteriko Aieteko lorategiko plano bat da. Bilatzaile ausart eta trebeek planoko erronkak gainditu beharko dituzte mezu sekretua lortzeko.

Frogak gainditu ostean, ezkutuko mezua deszifratzeko mapan jarri beharko diren hitzak lortzen dira. Cristina Enea Fundazioa eta Donostia Kulturaren artean (Aiete Kultur Etxea) antolaturiko jolasa da eta Aitziber Alonso ilustratzaileak margotu du.

Lorategiko mapak bertan bizi diren pertsonaiak eta galtzagorriak irudikatzeaz gain, tokiko historia kontatzen du eta txokorik maitatuenak jasotzen ditu.

Bakarka edo talde txikitan egiteko doako jarduera da. Ausartu zaitez erronka gainditzera Aieteko lorategiaren historia eta natura deskubritzen dituzun bitartean!

Mezu sekretuaren mapa beheko botoian sakatuta eskura daiteke eta baita Aiete Kultur Etxean ere.

Jaitsi mapa