Hizkuntzak
Mendi Tour Antzoki Zaharrean
2025ko Mendi Tour zirkuitua Donostiako Antzoki Zaharrean abiatuko da otsailaren 17ean, 18an eta 19an, Donostia Kultura, Club Vasco de Camping Elkartea eta BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia elkarteen eskutik. Sarrera salmenta otsailaren 3an hasiko da, goizeko 11:30ean, gure ohiko kanaletan.

Mendi Tourra mendia, abentura eta natura gaien inguruko zinema ziklo ibiltaria da. Urte osoko ibilbidea osatzen du BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren azken edizioko pelikula onenekin.
Iazko BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiko film onenek osatuko dituzte karteldegiak, eta, beraz, ikusgarritasuna eta kalitate goreneko zinema ziurtatuta daude, baita Mendi Toureko ohiko ikusleen artean sortzen den giro ona ere.