Hizkuntzak
"Memoriaren basoak" erakusketa bihartik aurrera, San Telmo Museoan
San Telmo Museoak Memoriaren basoak erakusketa aurkeztu du gaur. Mabel Tapiak eta Mira Bernabeuk komisariatua, erakusketak testuinguru totalitarioetan menderatze eta kontrol sozialerako teknologien formak jorratzen ditu, diziplina anitzeko lan artistikoen bidez. San Telmo Museoan egongo da ikusgai 2025eko otsailaren 22tik maiatzaren 11ra.
Erakusketan aztertzen da arteak nola hausnartzen duen gizartea kontrolatzeko teknologiei buruz eta gizarte bat nola eraldatzen den erregimen totalitario batean azken honek utzitako aztarna materialak eta immaterialak erakutsiz. Frankismoan arreta berezia jartzen duen arren, beste erregimen totalitario batzuen jardunbideei ere heltzen die, era orokorrean, gai hauek hainbat ikuspegitatik jorratzen dituzten askotariko lan artistikoak aurkeztuz.
Erakusketan 21 artista garaikideren lanak aurkezten dira, tartean euskal artearen ordezkaritza garrantzitsu bat, baita hiru artxibotako piezak ere: Lazkaoko Beneditarren Artxiboa, Txileko C.A.D.A. artxiboa eta Argentinako Graciela Carnevale / Tucumán Arde artxiboa.
Jarduerak eta bisita gidatuak
Museoak erakusketarekin eta bertan lantzen diren gaiekin lotutako jarduerak antolatu ditu (hitzaldiak, performanceak, proiekzioak) baita bisita gidatuak ere, hala komisarioek eskainitakoak nola programatuak.
