Web mapa
Hizkuntzak

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 37. Asteko Euskadi Fantastikoa 22 – Mai Egurzaren omenez erakusketa irekita egongo da urriak 30etik azaroak 21era Udal Liburutegi Nagusian (Alderdi Eder).

Mai Egurzaren omenez

Erakusketa hau omenaldi bat da Mai Egurzari (1986-2025), azkarregi utzi gintuen ilustratzaile zoragarriari. Batez ere haur eta gazteentzako ilustrazioan aritua, komikigile, kartelgile, pertsonaien diseinatzaile eta ilustrazioko irakasle ere izan zen. Dohain handia erakutsi zuen akuarelen erabileran eta gehienbat baliabide honen bidez garatu zuen bere artea, bere estiloa ederki irudikatuz: fina, adierazkorra eta arte tradizionalarekiko maitasun handia dariona. Erakusketa azken hamarkadan egin zituen ilustrazioen originalek osatzen dute, gehienak argitaragabeak. Bizitzaz, alaitasunez eta kolorez betetako sorkuntza hauen bidez, Mairen barne mundu oparoaren zati bat ezagutu ahal izango dugu.

Irun eta Bartzelona artean bizi izan zen. Ilustrazioa ikasi zuen Gasteizko Diseinu Eskolan eta Bartzelonako Escola Joson, baina autodidakta gisa garatu zuen bere artea. 2011z geroztik, ipuinak, haur eta gazteentzako liburuak eta komikiak ilustratu zituen hainbat bezerorentzat, Norma Editorial, Larousse, Bromera, Dibbuks eta SM, besteak beste, honako obra hauekin: El paseo de los sueños, Mi abuela no se recuerda de mi nombre, Printzesa eta Ergela eta beste asko. Prix Espoir (Chambéry) eta Premières Planches (Marseilla) sariak irabazi zituen El paseo de los sueñosengatik.

Bere azken lanetako bat 2026ko dFeriako kartela izan zen, eta kartelaren sorkuntza-prozesua Raquel Ródenasek osatu zuen.

Jorge Madejón (erakusketaren komisarioa)