Hizkuntzak
Laugarren Bandera Donostia Arraun Lagunakentzat
Donostia Arraun Lagunak taldeko eskifaiak eskuartean du jada Kontxako Bandera berri bat, laugarrena. 21:30,92ko denbora eginda bi jardunaldietan, donostiarrak izan dira aurtengo edizioko jaun eta jabe bi jardunaldietan nagusituz. Gaurko estropadan egindako denbora 11:01,72koa izan da.
Gaurko estropadan, eta bigarren postuan Tolosaldeako eskifaia (11:09,24) iritsi da, Orio-Orialki (11:16,38) hirugarrena izan eta laugarren postuan Nortindal Donostiarra (11:19,35) sartu da. Hauek dira 2025eko Kontxako Banderaren zenbaketa orokorrean lortu dituzten posizioak.
- Estropadaren emaitza [PDF]
