Web mapa
Hizkuntzak

Larrotxene Bideo berrituaren aurkezpena urriaren 20an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan izango da.

2023.urtea oso berezia izan da Donostia Kulturako Larrotxene Bideorentzat. Ikasgelak eta ikus-entzunezko materiala berritu ondoren, etapa berria hasi da bai ikasleentzat eta baita irakasleentzat ere. Aurreko apirilaren 11n ireki zituen bere ateak berriro ere, 9 hilabetez itxita igaro ondoren eraberrituz, eta berrikuntza hauen berri eman nahi du kultur etxeak.

Larrotxene Bideok ibilbide garrantzitsua egin du eta zinemagile garrantzitsuak atera dira bertatik: Moriarti ekoiztetxekoak, Michel Gaztambide zinema zuzendaria eta gidoilaria, Leire Apellaniz zinema zuzendaria eta ekoizlea, Pablo Malo zinema zuzendaria eta gidoilaria...

Horretarako, garai bateko Larrotxene baserritik jaiotako kultur etxeak, bere 35. urteurrena ospatzeko, Larrotxene Bideoren historiaren protagonista izan direnekin batera instalazioaren aurkezpen ekitaldia izango du.