Hizkuntzak
Iker Laurobak emango dio hasiera Lagunekin Kantari zikloari
Lau hitzordu izango ditu aurten Lagunekin Kantarik Intxaurrondon: maiatzaren 11n (Iker Lauroba), 18an (Kattalin Indaburu + Filip Albor), 25ean (Etxekoekin kantari) eta 29an (Kantujira).
2001ean euskal kanten ikastaro bat abiatu zuten IZBEk (Intxaurrondo Zaharreko Bizilagunen Elkartea) eta Donostia Kulturak. 2002an ikastaro bukaera gisa, Lagunekin Kantari programa sortu zen.
Egitaraua
-
Maiatzak 11: Iker Lauroba, Intxaurrondo Kultur Etxea, 19:30ean.
-
Maiatzak 18: Kattalin Indaburu + Filip Albor , Larrotxene Kultur Etxea, 19:30ean.
-
Maiatzak 25: Etxekoekin Kantari, Intxaurrondo Kultur Etxea, 19:30ean.
- Maiatzak 29: Kantujira, Larrotxeneko plaza (auzoan zehar ibiltzeko), 19:00etan.
