Hizkuntzak
Kantuan harresiaz gaindi: Saharar herriaren aldeko abestiak
Datorren martxoaren 8an, 20:00etan, Antzoki Zaharrean kontzertu solidarioa izango da: Kantuan harresiaz gaindi: Saharar herriaren aldeko abestiak. Donostia Kulturaren ohiko kanaletan (leihatiletan eta webgunean) jarriko dira sarrerak salgai (prezioa 10 €) otsailaren 14an, 11:30etik aurrera.

Kontzertu hau Club 44 eta Donostia Kulturak antolatu dute, Giza Eskubideen Zinemaldiaren bidez, Donostiako Udaleko Lankidetza Sailaren laguntzarekin.
Kontzertu honen helburu nagusia da Mendebaldeko Saharako herriak bizi duen egoeraren berri emateko. Iritzi publikoaren arreta Israel Gazan egiten ari den genozidioan dagoenez, inoiz baino garrantzitsuagoa da gogoratzea aurten betetzen direla 50 urte Morokkok Mendebaldeko Sahara okupatzen duenetik. Kontzertu honetan Estatu osoko 52 artistek (3 CD), lau hizkuntza ofizialetan, herri saharatarraren alde egindako abestien kaja bat aurkeztuko da.
Parte hartzen duten artistak
- Aurora Beltrán, ahotsa eta gitarra
- Lucía Socam, ahotsa eta gitarra
- Carmen París, ahotsa eta pianoa
- Connie Corleone & Ernesto Cossío, bikotea gitarrak eta ahotsak
- Maite Larburu, ahotsa eta biolina
- Mikel Azpiroz, hirukotea pianoarekin
- Travellin’ Brothers, banda osoa