Web mapa
Hizkuntzak

Joan Mirók Tête eskulturarako egindako igeltsuzko modeloa izango da hurrengo Nabarmendutako obra, maiatzaren 27tik urriaren 19ra arte ikusgai egongo dena San Telmo Museoko arte bilduma historikoaren aretoan. Lana 1978 inguruan egin zuen, 111 x 67 x 25 cm neurriak ditu eta bilduma partikular batetik etorri da.

Tête eskulturarako modeloa, Joan Mirórena

Pieza ikusgai jartzearekin batera, El otro Miró hitzaldia eskainiko du María Bolaños arte historialariak. Maiatzaren 27an izango da, 19:00etan, gaztelaniaz. Sarrera librea izango da eta streamingez ere jarraitu ahal izango da.

Nabarmendutako obra

Nabarmendutako obra programa 2023an jarri zuen martxan San Telmo Museoak, denbora batez arreta obra jakin batera erakartzeko, bere ezaugarriengatik, gaurkotasunagatik edo bakantasunagatik azpimarragarria denean.

Sorreratik obra hauek izan dira programa honetan ikusi ahal izan ditugunak: Ozeanoko Perla bainuetxea (1910), Ramón Cortázarren akuarela; Pintura (1960-62) eta Adolescencia (ca. 1948), María Paz Jimenezen olio pinturak; Amalia de Llano y Dotres, Condesa de Vilches (1853), Federico de Madrazo y Kuntzen olio pintura (azken hau Museo del Pradoren lankidetzarekin), eta Izenbururik gabe (1922) Néstor Martín Fernández de la Torreren olio lana.