Web mapa
Hizkuntzak

2023 honetan sorginak dira Asteko protagonistak, eta bere kartel ofizialak ere gorazarre egiten die. Itziar Ituño euskal aktoreak sorgina dual bat hezurmamitzen du, argitsua eta iluna, boteretsua eta bihozbera aldi berean.

Beldurrezko Asteko kartel ofiziala
Diseinua: Alive VFX & Design / Argazkia: Marta Fresnillo

Kartela sortu duen taldeak, Nerea Torrijos buru duenak −jantziak ere berak diseinatuak dira− sorginaren irudikapen topikoenetatik ihes egin nahi izan du, Magia atzitu nahian. Tarot karta itxurako diseinuak aspaldiko esentzia sotilagoekin konektatu nahi du, orakulu grekoekin, arkanoekin... bi magien indarra bilduta.

Argazkiaren egilea Marta Fresnillo da eta kartelaren diseinua Alive VFX & Design estudioak egin du.

Kartela Sorginak-Bruixes leitmotivaren barruan kokatzen da, TerrorMolins zinemaldiarekin partekatua eta duela egun batzuk iragarria, eta bertan sartzen dira Bruixes – Sorginak – Brujas. Akelarre ilustratua erakusketa, Borja Crespok komisariatua, eta Elisa McCauslandek eta Diego Salgadok idatzitako Beso negro: Brujería, cine y cultura pop liburuaren edizioa.

Itziar Ituño

1974an jaio zen, Basaurin, eta gaur egun euskal aktorerik internazionaletako bat da, "La casa de papel" (2017-2021) telesailean parte hartzeari esker. 1993an telebistan debuta egin zuenetik, zinemarekin, antzerkiarekin eta musikarekin tartekatu du pantaila txikiko lana.

1999an egin zuen debuta "Goenkale" telesail luzean; 2015era arte lan egin zuen bertan. Loreak (2014), Un otoño sin Berlín (2015), Morir (2017), Errementari (2017), Hil kanpaiak (2020), Ilargi guztiak (2020), Irati (2022) eta Las buenas compañías (2023) filmetan lan egin du, eta 2022an "Intimidad" (2022) serieko protagonista izan zen.