Hizkuntzak
Graciela Iturbideren eta Gerardo D’Abrairaren erakusketen azken egunak
Abuztuaren 30era arte bisitatu ahal izango da, San Telmo Museoan, argazkilari mexikarraren lanak biltzen dituen Graciela Iturbide, bideko ezustekoak erakusketa. Gerardo D’Abrairaren industria-marrazkiak jasotzen dituen Barreiatutako paisaiak aldiz, irailaren 6an bukatuko da.
Graciela Iturbide, bideko ezustekoak erakusketa Laborategia aretoan dago ikusgai doako sarrerarekin. María Millánek egin ditu komisario lanak eta nagusiki 1960ko eta 1980ko hamarkaden artean sortutako garaiko kopiak biltzen ditu. Erakusketan nabarmentzen dira han-hemengo kulturetan errespetuz murgiltzeko Graciela Iturbideren ahalegina eta Mexikoko eta beste herrialde batzuetako herri autoktonoen nortasuna erretratatzean izan duen ikuspegi eraldatzailea. Abuztuaren 30ean bukatuko da erakusketa.
Aitzitik, astebete gehiagoz egongo da ikusgai Gerardo D’Abrairaren industria-marrazkiak jasotzen dituen Barreiatutako paisaiak museoko erakusketa iraunkorreko Industria, aldaketaren eragile atalean. Orain arte ia ezezaguna zen euskal marrazkigilearen obraren zati bat erakusten du. XX. mendeko 40, 50 eta 60ko hamarkadetan Euskal Herriko industriaren indarra bisualki azaltzen aritu zen, paperezko euskarri handien gainean tintaz, akuarelaz eta gouachez egindako airetiko bista ikusgarrien bidez.
Javier González de Duranak egin ditu komisario lanak, eta irailaren 2an bisita gidatua eskainiko du erakusketara ( sarrerak, honezkero, agortuta daude).
