Web mapa
Hizkuntzak

Clima ideal. Udako kartelak erakusketak 1880ko eta 1960ko hamarkaden artean sortutako 300 bat kartel, eskuorri eta egitarauen aukeraketa bat aurkezten du. Urte horietan ilustrazio grafikoak Donostia eta, hedaduraz, Gipuzkoa helmuga turistiko gisa iragartzeko hartu zuen protagonismoa erakusten du. Mikel Lertxundi Galianak egin ditu komisario lanak eta San Telmo Museoan bisitatu ahal izango da uztailaren 1etik urriaren 15era.

Clima ideal erakusketan bisitari bat
Iker Azurmendi

Erakusketa osatzen duten kartelen arteko batzuk oso ezagunak dira, beste batzuk ez horrenbeste, eta zenbaitek ia mende osoa egin dute argitaratu gabe. Multzoan harturik, turismo nortasun baten eraikuntzaren berri ematen digute.

Erakusketaren bitartez, kartelak komunikaziorako lortu zuen eraginkortasunaz jabetuko gara, erakarpen-ahalmen handiagatik, eta artearen eta mezuaren artean sortu zen aparteko sinbiosiari esker. Uztarketa horren emaitza kartel moderno eta abangoardisten ekoizpena izan zen, eta publizitateko amu bikain bihurtu ziren. Hainbat diziplinatako 90 artista inguru bildu ditugu erakusketa honetan; haiei zor diegu gaur egun ondare honetaz gozatzeko aukera izatea.

Erakusketaren katalogoa argitaratu dugu eta hainbat jarduera ere programatu ditugu.