Web mapa
Hizkuntzak

Iker Vicente aizkolari nafarrak Urrezko Kopa irabazi du gaur Donostiako Trinitate plazan, eta, aurreko edizioan lortutako garaipena berretsi du horrela.

Bost aizkolariak sariekin
Ezkerretik eskuinera: Julen Alberdi, Iker Vicente, Mikel Larrañaga, Hodei Ezpeleta eta Xabier Zaldua.

Vicentek 31’47’’53ko denborarekin osatu du proba, eta nagusitasunez gailendu da berriz ere egungo aizkolari onenetako batzuk bildu dituen norgehiagokan.

Julen Alberdi bigarren izan da, 33’14’’67-ko denborarekin, eta Mikel Larrañaga hirugarren, 33’59’’01-ko markarekin. Hodei Ezpeleta laugarren sailkatu da, 34’56’’29-ko denborarekin. Bosgarren postuan Xabier Zaldua geratu da. Lehiaketa honetan lehen aldiz parte hartu du, eta 42’33’’11-ko denborarekin amaitu du proba.

Horrela, Trinitate plaza Aste Nagusiko hitzordu nabarmenetako baten eszenatoki izan da berriro ere, aizkolariak protagonista izanik eta Iker Vicente bere palmaresari beste garaipen bat gehituz.