Web mapa
Hizkuntzak

Idurre Aristizabal Castañok eta Ibai Turrillas Dorronsorok osatutako "Izurun" bikoteak irabazi du Aste Nagusia Paella lehiaketako bederatzigarren edizioa, gaur arratsaldean Gros auzoko Katalunia plazan egin dena 12 bikoteren parte-hartzearekin.

Aste Nagusia Paella lehiaketako bederatzigarren edizioa: lehenengo hiru bikote sailkatuak

Bigarren postuan “Erregetxo” taldeko Nerea Rey Vicente eta Jose Maria Rey Irastorza bikote donostiarra geratu da, eta hirugarren saria "Beti Lagunak" taldeko Lourdes Saigos eta Jose Barreiro irundarrek eskuratu dute.